URA GUSTUKO EZ ZUEN KROKODILOA-(Gemma Merino)

Gemma Merinoren "URA GUSTUKO EZ ZUEN KROKODILOA". Oso, oso dibertigarria eta alderantziz kontatzeko aukera ematen duena. 
Mila esker Gemma Merino.

 

BIDAIA LUZEA-Daniel H. Chambers-Federico Delicado

HAUSNARTZEKO UNEA!! 
Batzuetan liburu hunkigarriak jausten dira izar-euri bezala eta bihotzean "instalatzen" dira luzaroan. Hori gertatu zait Daniel H. Chambers eta Federico Delicadoren "Bidaia luzea" lburuarekin. 

UNTXIÑO GALDUTA? BAI ZERA

Untxiño oso ausarta eta adoretsua da, eta ez du amorerik ematen. 
 Zure zain gure liburutegian!!

 

HARTZEME-J.R. Alonso-Lucía Cobo

Gaur Hartzeme izan dugu liburutegian. Udazkenetik udaberrira biadaiatu dugu berarekin, bere zuloan sartu eta lo egin. Azkenean ahozabalik geratu gara... "Ooooo!!!so" polita!!! Hartzeme zure zain dago gure liburutegian! 

EL JARDIN FELIZ-Michael Foreman

Perualde elkarteak liburu zoragarri hau oparitu dio Almikeri ("Mundutik elkarrekin" lehiaketaren irabazlea). 
Istorio hunkigarria, esperantzarako kantua. 
Hona hemen liburutegiak argitaratutako booktrailerra. 
ESKERRIK ASKO!!! 
Zatoz liburutegira irakurtzera!! 

LAGUN MAITEA!-LIBURU HUNKIGARRIA

"Bidaia luzea" egin eta gero liburu hunkigarri bat "heldu" zaigu liburutegira: Bidaia. Open Cultural Center-eko boluntarioek eta Chersoko errefuxiatu-esparruko umeek egindako marrazkiak eta testuak. 
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformari esker dugu euskerazko argitalpena.
Mila esker horrelako "testimonioak" hurbiltzegatik eta umeen errealitate gordina adierazteagatik. Esperantzarako kantua...!!!

BIDAIA-Francesca Sanna

“Altxor” berri bat gure liburutegian: Francesca Sannaren “Bidaia”. Istorio hunkigarria, haurnartzeko, imajinatzeko, enpatia sortarazteko... Gaur egungo istorio latza, fin, leun eta sotil adierazita. 
Familia baten historia, familian irakurtzeko. 
Hona hemen liburutegiak argitaratutako booktrailertxoa:

NORA ZOAZ WOMBAT TXIKI?-Charles Fuge (Agurne Bilbao)

Charles Fugeren "Nora zoaz, Wombat Txiki?" liburuaz gozatu eta booktrailer berria argitaratzen animatu da Agurne. 
Eskerrik asko Agurne, lan bikaina!! 
Eskerrik asko Charles Fuge, liburu zoragarria!!!! 

BIHOTZA LO DAUKAT ETA ZER?-Alaine Agirre

TATXAN! TATXAN! 
 Paula Layak egindako booktrailer berri bat!!!! Alaine Agirreren "Bihotza lo daukat eta zer?" liburuaren booktrailerra. Eskerrik asko Paula, Alaine eta Jokin!!!